2025KO KONTU LIKIDAZIOAREKIN, ABOTSANITZ POZIK

2025 ekitaldiko kontu likidazioa amaitutzat emanda, Abotsanitzetik irakurketa positibo bat egin beharrean gaude, aurrekontuak izan duen gauzatze-mailari dagokionez, bai eta kudeaketa efiziente, erreal eta egingarri bat gauzatu den heinean.


34.262.533 € zituen 2025eko hasierako aurrekontuak, aurreko urtearekin alderatuta ia % 18eko igoera zuena eta zergak eta tasak izoztu genituenekoa. Gastu eta diru-sarrerei erreparatzen badiegu, harrotasunez esan genezake, beste urte batez, historian gastatu eta jaso den aurrekonturik handiena dela 2025ekoa eta horrek aditzera ematen digu ere, kudeatzeko gai garela, bai eta aurrekontuak errealak eta egingarriak egin ditugula.


Baina hemen balioan jarri beharrekoa, kudeaketa edo gobernatzeko eredua da. Azken bi agintaldietan (2015-2023), aurrekontu irrealak osatzen zituzten, gauzatzen ez zituzten eta urtero errepikatzen ziren proiektuak txertatuaz (San Nikolas Zubia, Saindua gaztelekua, etab.). Exekuzioari dagokionez, altxortegiari begiratu besterik ez dugu egin behar. 2016eko kontu likidazioa egin zenean, 42,16 milioi zeuden altxortegian eta 2021eko likidazioan sabaia jo zuen soberakinak: 62 milioi euroko langa pasaz. Agintaldi t´erdian, 20 milioiko igoera izan zuen altxortegiak, zerbitzuak ez eskaini eta erabiltzen ez zen diru batekin bete zena. Jarraian izandako eboluzioa:

2023ko udatik, Abotsanitz Udal Gobernuaren parte denetik, kudeatzeko eredu berri bat jarri nahi izan genuen martxan; gertukoa, erreala eta egingarria izango zena. Horixe izan zen gure konpromisoa herritarrekiko: urte horretan egin zitezkeen proiektuak bakarrik jasoko genituen aurrekontuetan eta gastu eta diru-sarreren benetako oreka bat bilatuko genuen, udalak eskaini beharreko zerbitzu eta proiektuak, herritarrek egin beharreko esfortzu fiskalaren pare izatea, alegia.

*Kontuan hartu behar da ere, 2022ko likidazioan, aurreikusi ez zen San Telmo gazteluaren erosketa egon zela, 3,5 milioi euroko kopuruarekin, horrek emaitzak faltsutu baitzituen, hori gabe beste 3 milioitan handituko baitzen.

Agintaldiaren hiru laurdenak bete ditugun honetan, ozen esan genezake hitzetatik ekintzetara pasa garela, baita aurrekontuetan ere, eta bai planifikazioa zein gauzatze-maila errealak eta baikorrak izan direla, iraganean gertatzen ez zen moduan. Kasu honetan, altxortegira bueltatuz, aipatu behar dugu kopurua beheraka dijoala, orain, aurretik zegoen joera irauliaz. 2025eko kontu likidazioaren balantzean, 229.112 €-tan txikitu da altxortegia, gastu gehiago egon baitira. Eta zer suposatzen du gastu gehiago egoteak? Ba aurreikusita zeuden proiektu, zerbitzu eta ekintzak gauzatu eta eskaini egin direla, herritarrei bideratuta daudenak.

Horri jarraiki, aurrekontuaren jarraipen datu interesgarri bat inbertsioetan eskuratu genitzazke. Hauetan, azken urteetako kudeaketa oso da deigarria, batez ere gastuari erreparatzen badiogu:

*Aurreikusita ez zegoen San Telmo Gazteluaren erosketa dugu baldintza gisa, 3,5 milioi eurokoa izan zena.

Izan ere, hemendik ondoriozta genezake, proiektuak diruz hornitu bai, baina inbertsio horiek aurrera eramateko kudeaketa defizientea izan duela iraganean gobernu jeltzaleak eta gobernuan daramagun hiru urteetan, honetan ere, egoerak hobera egitea lortu dugula. 2025 urtean zehar garatu diren inbertsioen adibidea hurrengo zerrenda izango genuke:

  • Txiplao eta Santa Engraziako Zebrabideak
  • Damarri Kalearen asfaltatzea
  • San Markos parkean esku-hartzea
  • Santiago Kalea berhiritartzea
  • Arrantzale Auzoko berhiritartzea
  • Muliate eta Zezen Plazan Led argiak
  • Liburutegiko Teilatua berritu
  • Euskaltegiko Teilatua
  • Saindua Gaztelekua
  • OpenGelako lanak
  • Udaleko behe solairuan esku-hartzea
  • Loraitzen aerotermia sistema ezarri
  • Guadalupeko Gotorlekuko lanak
  • Gizarte Zerbitzuen obra
  • Udaleko Zerbitzariak berritzea
  • Kalbarioko bidea berritu
  • Amuteko Kirolgunea berritu

EGIARI ZOR

Azken gai gisa diru publikoaren kudeaketa eta EAJren gezurrei argi pixka bat jarri nahiko genioke. Hasteko, altxortegia aipatu dugu lehenxeago, baina askok ezagutuko ez dutena da zer gertatzen den gerakin horrekin. EAJ-PNVren garaian, 60 milioi eurotik gora bankuan edukitzeagatik, urtero 100.000 €-ko komisioak ordaintzen genituen udal gisa eta udal gobernu berri honekin, diru hori inbertitu eta urtero, milioi bat euroko etekina lortzen dugu, aurrekontua potolduaz eta herritarrekiko zerbitzu gehiago eskainiaz.

Bestetik, EAJren gezurrei dagokionez, udal zergak etengabe igotzen ari direla zabaldu dute hainbatetan. Baina kontu likidazioak eskaintzen digun informazioa ere bada, zergetan zenbat jasotzen duen udalak. Datuei erreparatuz, Abotsanitz gobernuaren parte denetik, %1.19 gehiago jaso da udal zergei dagokionez. Baina deigarriena da, Aldundiko zergei eratorritako diru-sarrerak (BEZ, PFEZ, Sozietateak, Zerga bereziak, etab.), hots, EAJ-PNV gobernuan den horretan, %14.19-a igo dela, hots, udaleko zergena baina 13 puntu gehiago. Beraz, herritarrei azaldu behar diegu, fokua, beste behin, ankerkeriaz udalean jarri dutela, haien teilatupean dagoenean igoerarik handiena.
Amaitzeko, eta hasieran aipatu gisan, datu guztiak ikusirik, balorazio positiboa egiten dugu exekuzio eta gauzatze-mailarena. Kudeatzeko gai garela baieztatu dugu, aurreikusitako ia dena garatzeko, bai eta etorritako inbertsioak burutzeko ere. Gure konpromisoa da, etorkizunean joera berdina mantentzea, urratsez urrats ari gara.

Hondarribian, 2026ko apirilaren 27a

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2026. Eskubide guztiak erreserbatuta