SAINDUAREN IREKIERA, AUKERA BERRIAK ETA ANIZTASUNA ARDATZ GISA!

Ostiral honetan berriz irekiko da Sainduako eraikina, ia 8 urtez itxita egon ostean. Bere garaian, arazo estrukturalak antzeman ziren eraikinean eta hori zela eta, behin-betikoz 2018ko urrian itxi zen Saindua Gaztelekua. Hortik eratorria, ia 5 urteko geldialdia etorri zen, EAJ-PNV buru zuen gobernu-taldearekin, 2023an obra esleitu eta 2023ko ekainean lanak hasi ziren arte.

Onartu beharra dago ere, prozesu honetan zehar, hau da, azken hiru urteetan, zailtasunak egon direla obra-prozesu osoan zehar eta denbora tarte honetan, eraikina eta barneko baliabide guztiak prest egon arte, hausnarketa eta norabide berri bat eman zaiola gazteriaren politikei. Izan ere, eraikina berrireki eta berritzearekin bat, gazteriari zuzenduriko eskaintza ere zabaldu egin da urte hauetan zehar, jarraian zerrendatu duguna:

  • Neguko eta udaberriko programen eskaintzetan egindako aldaketak
  • Izan arrantzale programa txertatzea
  • Zeuden teknologia-ekimenak indartu eta zientziara begirada berri bat sustatzea
  • Gaztelekuan parte-hartze anitzagoa eskaintzea
  • Urtexarreko festa, gazte-ekimen bati lagunduaz, bai eta olinpiadetako parodia gauzatzeko baliabideak eskaintzea.

Hau guztiarekin zera esan nahi dugu. Sainduaren irekierarekin bat, hilabete hauetan, gazteriari ere berrikuntza edota eraldaketa bat eman nahi izan diogula, gazteak baitira gure etorkizuna.

Hondarribian, 2026ko maiatzaren 15a

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2026. Eskubide guztiak erreserbatuta