EUSKARAREN EGUNA, EGUNEROKO JARDUNA

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Abotsanitzetik gure hausnarketa publiko egin nahi
dugu, euskara erabili eta balioan jartzeko garaian ordezkari publikoek duten erantzukizunari
dagokiona. Batez ere, Hondarribiko kale-erabilera %16a denean eta joerak ez du aldatzeko
itxura askorik.


PSE-EEtik gutxi edo ezer ez ezin dugu espero, ‘apartheid linguistiko’ batean bizi garela
aipatzen dutenean, VOX-etik eratorritako diskurtso bat bailitzan. Errealitatetik at eta
adierazpen traketsak badira ere, behintzat, garbi uzten dituzte haien asmoak.


Baina larriago iruditzen zaiguna EAJ-PNVren jarrera da. Madrilen euskara defendatzen
diharduten bitartean “Ayuso Entzun” esamoldearekin, Hondarribian izkin egiten diote.
Kezkagarria iruditzen zaigu euskarak duen pisua nabarmen galtzen ari dela, ikusita
pragmatismo erreakzionario batekin lerrotu dela EAJ-PNV, hizkuntza oztopo eta inposaketa
gisa ikusten duten eta “apartheid linguistikoaz” hitz egiten dutenengandik gertu kokatuz. Izan
ere, ikuspuntu elektoralista hutsetik oposizioa egiteak adierazten digu, gai guztietan,
polarizazioa eta aurkako jarrera bilatzeko nahia, nahiz eta horrek berekin ekarri haien
printzipio propioak traizionatzea.


Ikusi, entzun eta ondorioztatu dugu EAJ-PNVk udalbatzetan erabiltzen duen hizkuntzakomunikazioa erabat aldatu dela, eta gazteleraren presentzia gailentzen ari dela haien
hitzartzeetan, haien kontraesana ageriago eginaz. Ez dakigu zer pentsatuko duten EAJPNVren eta bere burua euskaltzaletzat duten hautesle horiek, baina azken udalbatzetan garbi
ikusten ari gara, sektore eskuin-espainolista batean jarri dutela fokua eta euskara bigarren
maila batera kondenatu dutela.


Abotsanitzetik kezkaz ikusten dugu EAJ-PNVren estrategia komunikatiboan norabide
aldaketa hau, ikusirik, historikoki, sinesgarritasuna izan duela egindako euskararen
defentsan. Eta garbiak izango gara. Pasa den agintaldian, Txomin Sagarzazu alkate
jeltzalearen hitzartzeen ia osotasuna euskara hutsean izaten ziren. Baina tamalez, gaur egun,
botoen beharrak eta bere burua euskaltzaletzat ez duten pertsona horienganako begirunea
bilatzen darabilte PNVko kideak, estrategia elektoralista baten barnean.


Kontraesana agerikoa da, beste behin esanda, ikusirik gaurko egunarekin, harro aterako direla
Euskararen defentsa eta honen Nazioarteko Eguna ospatzeko aldarriekin.


Amaitzeko, Abotsanitzetik ozen esan nahi dugu euskarak ezin duela botoen menpeko
hizkuntza bat izan, eta komeni zaidanean erabili eta besteetan zokoratzen dena. Ondare
inmaterialtzat dugu euskara, eta izan eguneroko bizitzan, bai eta arlo instituzionalean ere,
bere presentzia eta bere balioa izaten jarraitu behar duela sinistuak gaude. Herritarrak
ordezkatzen dituzten kargu publikoek euskara babesteko betebeharra dute, eta nola ez, udal
erabakien organo gorenean, hots, Udalbatzetan.

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2026. Eskubide guztiak erreserbatuta