15 URTE KONTRATURIK GABE EGON OSTEAN, AZKENEAN ESLEITUTA PREBENTZIO KOMUNITARIO ZERBITZUA

2009tik kontraturik gabe egon ostean, Hondarribiko Udalak, azkenean esleitu du Prebentzio Komunitario Zerbitzua. Abotsanitzetik urteak generamatzan salatzen kontratua iraungita zegoela, eta aurretik hiru gobernu-talde ezberdin igarota ere, egoera ez zen zuzendu.

Kontratu gabe egoera irregularrean egoteaz gain, Prebentzio Komunitarioaren kudeaketa gazteria arlotik egitea erabaki zuten politikoki, Gizarte Zerbitzuen barnean egon beharko lukeenak. Iraganeko kudeaketaren beste adibide bat.

Garbi geratu dena da, bi urte hauetan, eta jakinda egoeraren larritasuna zein den, esku-hartzea behar zuela. Horregatik, lizitazio publikoa eta esleipena burutu dira berriki, bai eta Gazteriatik Gizarte Zerbitzuekin elkar-lanean aritzea ere.

Abotsanitzetik nola irudikatzen dugu prebentzio zerbitzua? Eginkizun nagusia komunitatea indartzea da, gizarte-arazoak identifikatuz eta hauei aurre egin ahal izateko komunitatea trebatuz.

Horretarako hiru lan lerroetan irudikatu dugu zerbitzua: 

  • Ikastetxeetan prebentzio unibertsala: prebentzio unibertsala eta OMEk 1999an proposatutako bizitzarako trebetasunak, pantailen erabilera, sexu hezkuntza eta sustantzien kontsumoa landuko dira ikastetxeetan.
  • Kale hezitzaileak: kaleko hezkuntza-programen bitartez Hondarribian, substantzien eta/edo alkoholaren kontsumoaren, elkarbizitza arazoen, indarkeria matxistaren erasoen edo bestelako gatazken aurkako prebentzioa eskainiko da.
  • Prebentziorako sentsibilizazio-kanpainak:  kontsumoei eta bizimodu osasungarrirako komunikazio-kanpainak eskainiko dira, hitzaldiak eta tailerrak.

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2025. Eskubide guztiak erreserbatuta