2025ko Jaiak

Aurten ere Alardearen inguruko alkatetza dekretua argitaratzea erabaki da. Abotsanitzetik keinu ausarta eta egokia iruditzen zaigu, gaizki-ulertuak saihesten dituelako eta erreklamazio bati erantzuten diolako, iaz gertatutakoa ikusita.


Dekretu bat legezko tresna bat da, eskaera bat edo batzuk baimendu edo ahalbidetzen dituena. Horrenbestez, argitaratutako dekretuak eragileek aurkeztutako eskaerei erantzuten die.
Beste hitzetan esanda, bai HAOSE eta bai Jaizkibelek Udalari egin dizkioten eskakizunak jasotzen ditu baimenak. Besterik gabe.


Irailaren 7koari dagokionez, HAOSEri baimentzen zaio Arma Plazan egotea aurreskua dantzatzen den bitartean, haiek hala eskatuta. Aurten, berritasun gisa, Jaizkibel bertan egotea ere baimendu da, eskakizuna egin eta gero.

Irailaren 8ari dagokionez, aurreko urteko ordutegiak baimendu dira berriz ere. Baina aurten, bozeramaile batzordean proposatu zen HAOSE lehenik eta Jaizkibel jarraian ateratzea. Ez HAOSEk ezta Jaizkibelek ere ez dute proposamen hau onartu.

Abotsanitzetik berriro azpimarratu nahi dugu batzen gaituena banatzen gaituena baino askoz gehiago dela eta oinarrizko eskubideak pausuz-pausu irabazteko helburuarekin dihargula. Aurten, herritarren urtea izanik herritar guztiei dei egiten diegu elkarbizitza, aitorpena, erantzukizuna eta berdintasunaren aldeko pausuak emateko.


Ospa ditzagun jaiak lasaitasunez, elkartasunez eta maitasunez.

Hondarribian, 2025eko irailaren 2an

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2025. Eskubide guztiak erreserbatuta