Ordenantza fiskalen eguneratzea onartua

Urriko udalbatzan, hamabi urteren ondoren, Hondarribiko Udaleko Ordenantza Fiskalak eguneratzea onartu zen, udal gobernuaren aldeko eta oposizioaren aurkako bozekin. Prozesua eta kronologia egiteko, urte erdi atzera joan beharra daukagu, apirila erdialdera arte, alegia.

Hilaren 18an burutu zen batzordean, azaldu zen Ordenantza Fiskalak eguneratzeko aukera irekitzen zela, alderdi guztiei ekarpenak egiteko, ekainak 30a arte (bi hilabete t´erdi). Denok, hutsetik lan egin eta bakoitzarenak zirenak proposatu eta ekarpen horiek ordenantza hobetzeko aukera ezin hobea zela irudi genuen Abotsanitzetik. Baina, tamalez, bakarrak izan ginen lan eta ekarpenak garaiz egiten.

Urriaren 15ean, batzorderako deialdia zabaldu zen egunean bertan, PSE-EEk beren proposamenak erregistratu zituen,EH Bilduk, aste batzuk lehenago egin zituen hainbat ekarpen eta nabarmentzekoa, gai honetan ere, EAJ-PNVk ez zuela proposamenik aurkeztu, udal honen lan-dinamikan parte-hartzeari uko egin diotelaren seinale. Honela, urriko udalbatzan, 2012tik ukitu gabe egon diren tasak onartu eta eguneratu egingo ziren, eta azpimarratu behar dugu, honetan ere,  aurreko udal gobernu jeltzaleek izandako utzikeria;  hamarkada bat baino gehiagoko izoztea, disketeetan gordetako dokumentuak, hainbat tarifa pezetetan oraindik, Benta zaharrean kokatzen zen eta gaur egun ez dagoen parkingaren tarifak, etab.

Aurrera atera genuen udal gobernuaren aldeko bozkekin eta PSE-EE eta EAJ-PNVren aurkako bozekin. Zehazki, sozialistek erabilitako aitzakia, diru-bilketa helburu duen neurria zela argudiatu zuten eta PNVk, aurrekontuan sartu den diru guztia ez dela gastatuko aurreikusten dutenez, kontra agertu ziren. Jeltzaleen zentzugabetasuna salatu beharrean gaude, justuki, udalbatza horretan, aurrekontuaren exekuzioaren nondik-norakoak eman baitzen eta momentuz, milioi erdi gehiago gastatu da jaso dena baino. Beraz, gezurraren kanpainari, datuekin erantzun behar diegu.

Guztia esanda, ordenantza fiskalaren eguneratzea eduki dugu emaitza gisa. KPIaren (Kontsumorako Prezioen Indizea) araberako zergen %3,5eko igoera eman zen. 12 urte luzeetan, zergak eta tasa publikoak izoztuak egon dira, prezioen igoera bat eman denean. Baina zergaren handitzeek, zerbitzu berriak eskaini eta proiektu berriek egiteko inbertsioak dakarte (Arrantzale auzoa edo Pasaia kaleko berhiritartzea, hiri barneko autobus zerbitzua, Gizarte Zerbitzuen kartera betetzea eta hauek Muliatera lekualdatzea, etab.), altxortegiaren soberakina ezin baita ukitu, lege funtsaren arabera. Hau da, politika sozialetara bideratzera. Horretaz aparte, kutsu sozialagoa duten beste neurri batzuk ere onartu ditugu, higiezinen gaineko eta trakzio mekanikoko zergetan, esaterako:

ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA:

  • Familia ugariei, 3 seme-alabekin %50eko hobaria, 4ekin %70ekoa eta 5 edo gehiagorekin %90ekoa, baldin eta familiaren osagai positiboak ez duten 80.000€ kopurua gainditzen
  • Energia berriztagarrien aprobetxamendurako hobaria, bakarrik ohiko etxebizitzetan ezartzea (bigarren etxebizitzek ere aukera zuten orain arte)
  • Bigarren etxebizitza / ez ohiko etxebizitzen errekargua  %75era handitzea, inguruko herriekin ekiparatuz (Oiartzunen %75, Tolosa, Zarautz eta Hernanin %100ekoa eta Donostia eta Irunen %150ekoa)
  • Etxebizitza hauetan, hobaria jasotzeagatik errekarguaz salbuetsita zeuden, baina puntu hori ezeztatu egin da.

IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA

  • Hondarribiko turismo parkearen (9.123 2024ean) %88,42ari (8.067) ez zaio igoerarik planteatuko. 4.905 ibilgailuei (%53,76) beherapen bat aplikatuko zaie, eta parkearen %11,58ri igoera bat pairatuko dute, esfortzu fiskal handiagoa alegia, teorian, turismo horien kostu ekonomikoa (luxuzko edota potentzia handiko autoak) besteekiko baino nabarmen handiagoa den heinean. Hurrenez hurren:

Hortaz aparte, azpimarratzekoak dira ere hilerriko lagapen tasetan eman den murrizketa (%50 eta %33koak), Ondasun Higiezinen Zergaren aplikazioa urte batetik bira luzatzea, etxebizitzaren titularra hil ezkero edota udalaren jabego diren eraikinen erabilera pribatiboaren tasak ezartzea.

Prozesua eta huraxek izandako emaitza mahaigaineratuaz, amaitzeko, gure helburuak zeintzuk izan diren aipatu beharrean gaude. Gure herrian justizia sozial, gizarte aurrerakoi eta zaurgarrienei laguntzeko eta Hondarribiarren bizi kalitatea lehenetsi eta behetik gorako herri politikagintza bat dugu oinarri.

Abotsanitzetik, beti izan dugu oinarri justizia soziala eta errenten arteko diferentziak lausotu egin behar direla, eta honexegatik, uste osoan gaude, errenta handien jabe direnek, fiskalki, esfortzu handiagoa egin beharko dutela, errenta baxukoekin alderatuta, orain arte kontrakoa izan denean. Sinistuta gaude hau dela jorratu beharreko bidea, denok elkarrekin egitekoa, politika sozialak ardatz izango dituena eta lehenengo eta bigarren mailako hondarribiarrik sortuko ez dituen eredua edukiaz.

Hondarribian, 2024ko azaroa

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta