ABOTSANITZ ETXEAK BOTATZEAREN AURKA ETA HONDARRIBIAN BIZITZEKO ESKUBIDEAREN ALDE

Azken egunotan alamedako eremuan eta zehazki Mouriscot inguruan, agertu den “Etxe hau ez bota” dioen pankartaren aurrean, Abotsanitzetik egoera benetan zein den argitu nahi dugu, herritarrengan eta bizilagunengan sortu den kezkari erantzuteko eta egia erabat azaltzeko.

Alde batetik, jakin behar da 2000 eta 2001eko Eusko Jaurlaritzako Ondare Sailaren (EAJk egin zuen eta oraindik zuzentzen duen saila dela) bi dekretu daudela indarrean, zeinak ezartzen duen Udalak bere ahalmenen araberako ekimenak egin behar dituela harresiaren inguruko zenbait eraikin desagerarazteko. Mouriscot inguruko eraikinak, besteak beste. Dekretu horien HAPOaren (Hiri Antolamenduko Plan Orokorra) eskumena baino goragokoa da eta, ondorioz, Udalak ezin du bere Planean horren kontrako ezer jaso, bestela Plana deuseza izango litzatekeelako, eta Plana bere osotasunean bertan behera uzteko arriskua dagoelako. Beste modu batera esanda, dekretu horiek Plan Orokorraren gainetik daude; beraz, Udalak ezin du haien aurka doan ezer onartu, Planaren baliozkotasuna edo deuseztasuna arriskuan jarri gabe.

Aurretik datorren egoera juridiko konplikatu horien aurrean, auzotarren kezkaz jabetuta, Udalean dugun ordezkaritzak, esfortzu handiak egin ditu HAPOn eraikin hauen egoera lantzeko; alde batetik “auzo bihotz” izendatu ziren behin behineko HAPOan, bere balioak eta egungo egoera babestu nahian, bestetik, Harresia balioan jarriko duten beste hainbat ekimen ere jasotzen ziren, “udalaren ahalmena” azaltzeko finean, eta azkenik, udalaren aldeko lehentasunez eskuratzeko eskubidea ezartzen zen, guzti horrekin COPTVren aldeko txostena lortzeko helburuarekin. Udal honen ustez, hiru ekimen hoiekin bermatzen zen Dekretuen helburua.

Tamalez, Ondare Sailak udalarentzako lotesleak diren txostenetan ezarri du 2/2001 Dekretuak diona bere horretan jaso behar dela, 2017ko HAPOarekiko jarrera gogortuz eta gure udal-borondatearen aurka eginez. Baina esan den bezela, Ondare sailaren txostena loteslea da udalarentzat.

Kosta egiten zaigu ulertzea EAJ-PNVren batzokia bertan egonda, alderdiak ezer ez mugitu izana 25 urtetan eta gainera, agintzen duen sailean jarrera aldatu izana 2017ko HAPOarekiko. Zentzugabekeria eta uste dugu, jeltzaleek azalpenak eman beharko lituzketela bai Hondarribian baita Eusko Jaurlaritzan ere. Fokua udalean jartzea eta ez Eusko Jaurlaritzan, estrategia maltzur eta min egiteko besterik ez den jokaldi baten adierazle besterik ez da, interes jakin batzuek defendatzen dituena, udal gobernuari kalte eta higadura eragiteko.

Argi utzi nahi dugu Udalak berak ere, Damarri 3n etxebizitza bat daukala bertan (Udalaren etxebizitza-parkera bideratua) eta ez dugula inolaz ere etxe hau eraitsi nahi. Horregatik, egoera honen aurrean, gu geuk ere bizilagunen aldarria defendatzen dugu, gure jarrera eta nahia bizilagunekin partekatzen dugulako.

Amaitzeko, Abotsanitzetik berriro aldarrikatzen dugu  Hondarribian bertan bizitzeko eskubidea. Eskubide hauek irmo defendatzen ditugu eta defendatuko ditugu beti, gure herritarren eta etxeen babesa lehenetsiz.

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2026. Eskubide guztiak erreserbatuta