Abotsanitzek jaso duen filtrazioaren arabera, Guggenheimeko Patronatua Jaizubiako padurara ekarri nahian dabil, atzo arte Urdaibain garatu nahi zuten artearen eta naturaren arteko harremana erdigunean jartzen zituen proiektua.
Abotsanitzeko bozeramalearen hitzetan, “albisteak herritarren artean harridura eta kezka eragin du, paduren ekosistemak duen babesari erreparatzen badiogu”. “Ez dugu ulertzen nola Urdaibain sortu diren arazoak ikusirik, orain, Jaizubia bezalako naturgune batera ekarri nahi izatea makro-proiektua”
Jasotako informazioetan zehaztu digute bi aukera aztertzen ari direla. Bata, “Guggenheim flotagarri” antzeko bat, eta bestea, museo-ibiltari bat, egurrezko pasarelen bitartez inter-konektatuta egongo zena. Baieztatuko balitz, ingurumen eta arkitektura aldetik, ikaragarrizko erronka izango litzake, biak uztartzerako garaian. Proiektuak, horretaz gain, erakusketa-espazioak, jatetxe-tematikoak eta ur-azpiko aparkaleku bat izango luke, eskualdeko elkarte ekologisten kexak dagoeneko sortzen hasi direnean.
Abotsanitzetik adierazi nahi dugu oso gertutik jarraituko dugula ekimen honen garapena, bai eta Hondarribiko natur-gune zein itsasertzarekiko konpromezu irmoa defendatzen jarraituko dugula. Ez gaude kultura edota arte garaikidearen aurka, baina bai gure padurak sakrifikatu edota gure herriaren nortasunarekin zerikusi gutxi duen makro-proiektu espekulatibo hauen kontra.
Momentuz, Guggenheimeko Patronatuak ez ditu adierazpen ofizialik egin, baina jasotako filtrazioak, dagoeneko, sare sozialetan eztabaida sakonak sortu ditu, ikusirik Jaizubian kokatu daitekeela Guggenheim bezalako mamotreto bat.
Amaitzeko, Abotsanitzek orain arte, gardentasunaren alde jarraituko du lanean eta proiektu honen inguruko edozein berri herritarrei helaraziko die, gaurko egunez egin den bezalaxe. Gogoratuz, hori bai, Hondarribiko natura eta kultura ondarearen defentsa lehentasuna dela guretzat, eta hauxe, edozein proiekturen gainetik dagoela.
Hondarribian, 2025eko abenduaren 28an
