AZKENIK, BERDINTASUN TEKNIKARIA HONDARRIBIAN

Gaur berri berezi batekin gatorkizue, pozarekin ematen den horietakoa.

Hondarribiko udalean, lehenengoz aurkeztu ginenetik ia 10 urte pasako dira. Gure hasierako lanketetariko bat Hondarribian berdintasun teknikari baten premiari erantzutea izan zen.

Horretarako, diru-partida bat ateratzea eskatu izan dugu behin eta berriz, baina sistematikoki atzera bota zigun aurreko udal gobernu jeltzaleak, lehentasuna ez zelakoan.

Joan den astean hasi zen lanean, estrainekoz, Hondarribiko Udaleko lehen berdintasun teknikaria. Bere eginkizun nagusia, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra lortzea izanik, beste gauza askoren artean, Berdintasun plana berritzeko eta hemendik eratorritako ekintza-positiboak aurrera eramateko ezinbesteko figura izango da.

🛠️Udal egitura indartzen ari gara, denon etxea dena indartzen eta gaurkotzen.

Ongi etorri eta zorterik onena Abotsanitzen izenean!

Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta