Udal Kronika 001, 2021 Ekaina

PNV-ren udal gobernuaren propaganda bonbardaketari, gardentasun ezari eta desinformazioari aurre egiteko asmoz, Hondarribiko Udal Kronika sortu du Abotsanitz Udal Taldeak. Udaleko prentsa zerbitzuak EAJri komeni zaiona bakarrik zabaltzen duenez, guk geuk jakinaraziko diegu herritarrei udaletxeko hormen artean gertatzen dena.

Garai bateko egunkarietan oinarritutako diseinuaz baliatuta, udalgintzako albiste garrantzitsuenak jasotzen ditu komunikabide berriak. Lehen zenbakia dagoeneko kalean da. Etxez etxeko banaketa egiten ari gara, eta Hondarribiko etxe guztietara iristea da helburua.

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

ABOTSANITZ San Pedro kalea 37, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Tel. 688 68 70 58 | www.abotsanitz.eus | abotsanitz@gmail.com

Abotsanitz 2025. Eskubide guztiak erreserbatuta