Erreplika


Testu labur batekin bukatuko dugu gure nire hizketaldia, Aranzadi Zientzia Elkarteak eginiko Jaizkibel mendia: ondare naturalaren berrikusketa ikerketa liburuaren aurkezpena da, eta honela dio:

Azpiegitura handiak eraikitzea, lurraren erabilera desegokiak eta balioak ez ezagutzea, bertako aberastasun naturalerako mehatxuak dira. Hori dela eta, aldarrikatu behar dugu gizakiaren garapenak ondare oro izan behar duela oinarri. Eta horrez gain, nabarmendu behar da gizarte aurreratuen zutabe nagusietako bat ezagutza partekatua eta zorrotza dela, hura gabe ezin dira gure ingurune naturala kontserbatzeko eta garapen iraunkorreko politikak abian jarri.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pasaiako, Lezoko eta Hondarribiko udalek badakigu Jaizkibel kontserbatzeko eta hurrengo belaunaldiei transmititzeko konpromisoa dugula. Argitalpen hau urrats garrantzitsua da bide horretan eta gure lurraldetik kanpo ere izango du oihartzuna”.

Aurkezpen horren argazkian, Aranzadiko kideekin batera, honakoak ageri dira:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoen zuzendaria
  • Pasaiako alkatea.
  • Lezoko alkatea.
  • Eta Txomin Sagarzazu Anzizar, Hondarribiko Udalaren izenean.



Abotsanitz 2024. Eskubide guztiak erreserbatuta